Eguzki-instalazio fotoboltaikoak diseinatzen, muntatzen eta mantentzen 15 urte daramatzagun pertsonek osatutako enpresa gara.
Instalazio isolatuak egiten ditugu sare elektrikorik ez dagoen tokietan edo sare hori erabili nahi ez den tokietan kostu ekonomiko edo ingurumena dela eta.
Etxebizitzetan, enpresetan, bulego-eraikinetan, ikastetxeetan edo nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan egiten ditugun autokontsumo-instalazioekin gastu elektrikoa neurri handi batean murriztea lortzen dugu.
Instalazio fotoboltaikoen kostua asko murriztu da azken urteetan, eta, beraz, egindako inbertsioa oso azkar berreskuratzen da, normalean 4 urtetik 6 urtera, 30 urtetik gorako balio-bizitza duten bitartean.